Kultur ekintzak

 

IRAILA

 

IRAILEKO AZOKA

Urtero bezala, aurten ere Ikastolak postua jarri zuen Hauspoak antolatzen duen iraileko azoka berezian. Giro ezin hobea izan genuen, eguraldia lagun, jende asko gerturatu zen bertan jarri genituen sudaderak, kamisetak eta buf-ak ikusi eta erostera. Salmentak oso ondo joan ziren! DBHko ikasleak ere oso gustora aritu ziren bertaratzen ziren haurrei aurpegiak margotzen. Eskerrik asko aurretik, egunean bertan eta ondoren lanean aritu zineten ikasle, irakasle eta guraso guztioi!!

 

ABENDUA

 

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN Maite Artola UZTURPE IKASTOLAn ikasle ohiaren bisitaldia izan genuen. Euskararen Nazioarteko Eguneko lema EMAN EUSKARAREN BERRI! izan zen eta Maitek ikastolan eta hedabide desberdinetan izandako bizipenak atseginez azaldu zituen. Ondoren, gustura atera zituen argazkiak ikasleekin batera. Txokolata izan zen denentzat . Arratsaldean, Aterpen HH eta LHko ikasleek KANTU FESTA egin zuten, euskal kantagintza tradizionaleko hainbat kantu tradizionalak abestu zituzten ikasle eta irakasleek.

EGUBERRIAK - OLENTZERO eta MARI DOMINGI IKASTOLAN

Gabon aurretik, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen ikastolan. Eskutitzak jaso zituzten. Festa hori ospatzeko HHko ikasleek, sukaldariaren eskutik, hamaiketakoa izan zuten. 2 urteko geletakoek, aldiz, irakasle, haur eta gurasoentzat, hamaiketako bat antolatu zuten Emeterio Arresen. Abenduaren 24ean, ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar abesten atera ginen. Amaitzeko gaztaina-jan goxoa egin genuen herriko plazan.

EGUBERRIAK - IBARRAN KANTARI

Abenduaren 24ean, ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar abesten atera ginen. Amaitzeko gaztaina-jan goxoa egin genuen herriko plazan.

 

URTARRILA

 

KULTUR ASTEA

 

 

 

 

 

 

OTSAILA

 

SANTA AGEDA - IBARRAKO KALEETAN ZEHAR KANTARI

 

 

 

 

 

OSTEGUN GIZENA

 Otsailak 27an Ostegun gizeneko ohiko jaia ospatu genuen. Ikastolan prestaketak eta jaialdi txiki bat antolatu genituen LH-ko ikasleentzat bereziki. DBHkoak ere ez genituen urduritasunak falta, jai giroa sumatzen zen goizean goizetik. HHkoak aldiz, musika eta dantzarekin pixkanaka gozatzen hasi ginen.

Ikasturte honetan aukeratutako gaia traperoak izanik mozorroa honen inguruan prestatu dugu talde bakoitzak bere modura jantzia egokituz. Irudimena ez zaigu falta izan.

Eguraldi txarra zela eta plazan ospatu ordez frotoiean bildu ginen inauterizaleok gurasoek prestatutako txistorra goxoa dastatzera. Bertan giro alaian dantza eta humore ona nabarmendu ziren jaiei hasiera emanaz.

 

 

APIRILA

 

LIBURUAREN EGUNA

 

 

 

 

EKAINA

 

UZTURPE EGUNA