Skip to main content
2020/01/17

Kaixo:

“Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kideak gara. Dakizuen moduan gure helburua Saharar Herriarekiko elkartasuna da.

Saharar herria azken 43 urtetan zehar zatiturik aurkitzen da: batzuk, saharar errefuxiatu kanpamentuetan (hemen biziraun izateko kanpo-laguntza behar- beharrezkoa da), beste batzuk, lurralde okupatuan (Marokoko erregimenak okupaturik duen Mendebaldeko Saharan bizirauten duten sahararrak elkartasun politikoa behar dute) eta beste batzuk, lurralde askatuetan (Frente POLISARIOaren eskuetan dagoen lur zatian). Ezin ahaztu ditzakegu diasporan bizi diren sahararrak ere.

Gure elkartea, 2000. urtean sortu zen saharar herriari laguntzeko gogoz. Urte guzti hauetan proiektu ugari jarri ditugu martxan: elkartasun bilketak, haurren harrera programak, maiatza borrokan bezalako jardunaldiak (hitzaldiak, bideo proiekzioak, erakustaldiak, erresistentzia haimak…). Guretzat garrantzitsuenetako bat azken urte hauetan Saharako Lurralde Askatuetan Midyick herrian aurrera eraman dugun proiektua izan da: 140 ikasleentzako lehen hezkuntzako ikastetxe bat eraiki eta mantendu eta 200 kilometroko distantzian dagoen anbulategi bakarra eraiki eta mantentzea.

Urte garai honetan, saharar errefuxiatu kanpamentuetara bideratzen dugun produktu mota ezberdinen bilketa da gure jarduera. Gure urteroko helburua ahalik eta produktu gehiena jasotzea da, Tolosaldeako biztanle bakoitzak kilo bat emango balu aukera ikaragarria izango litzatekeelako. Horretarako ikastetxeen, kultur-etxeetan, udaletxeetan…. bilketa txokoak jartzeko laguntza behar izaten dugu, baita bilketaren inguruan informazioa zabaltzeko ere.

Aurten hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzat eta helduentzako pixaohialak. Baita ere, koadernoak, arkatzak, borragomak, txorroskiloak…..

Bilketa honek Urtarrilak 31ra arte iraungo du.

Bildutako guztia elkartean bildu, antolatu eta Donostiara eramango dugu Otsailak bukaeran Sahararuntz aterako baita aurten Gipuzkoa guztian bilduko diren produktuak.

Mila esker aldez aurretik.

Tolosaldea Sahararekin elkartea

 

Hola.

Somos miembros de la Asociación "Tolosaldea Sahararekin". Como saben, nuestro objetivo es la solidaridad con el Pueblo Saharaui.

El pueblo saharaui se encuentra dividido desde los últimos 43 años: unos, en los campamentos de refugiados saharauis (para sobrevivir aquí es necesaria ayuda externa), otros, en el territorio ocupado (los saharauis que sobreviven en el Sahara Occidental ocupado por el régimen marroquí necesitan solidaridad política) y otros, en los territorios liberados (en la parte del territorio que depende del Frente Polisario). No podemos olvidar a los saharauis que viven en la diáspora.

Nuestra asociación nació en el año 2000 con ganas de ayudar al pueblo saharaui. Durante todos estos años hemos puesto en marcha numerosos proyectos: recopilaciones solidarias, programas de acogida infantil, jornadas como Mayo en lucha (conferencias, proyecciones de vídeo, demostraciones, haimas de resistencia …). Uno de los más importantes para nosotros ha sido el proyecto que hemos llevado a cabo estos últimos años en la localidad de Midyick en los territorios libres del Sahara: construir y mantener un colegio de primaria para 140 alumnos y un único ambulatorio situado a 200 kilómetros de distancia.

En esta época del año nuestra actividad es la recogida de diferentes tipos de productos que destinamos a los campamentos de refugiados saharauis. Nuestro objetivo anual es recoger el mayor número de productos posible, porque si cada habitante de Tolosaldea donara un kilo sería una oportunidad increíble. Para ello, necesitamos la colaboración de los centros educativos, casas de cultura, ayuntamientos, etc., para la instalación de rincones de recogida, así como para la difusión de información sobre la recogida.

Este año serán las siguientes: legumbres, bonito y sardinas en aceite, pasta, arroz, azúcar, aceite, compresas y pañales para niños y adultos. También material escolar para 120 alumnos (cuadernos, lápices, gomas, sacapuntas, …).

Esta recogida durará hasta el 31 de Enero.

Lo recaudado se recogerá en la asociación, se organizará y se llevará a San Sebastián, y a finales de febrero todos los productos que se recojan en Gipuzkoa saldrán hacia Sahara.

Gracias de antemano.

 

Tolosaldea Sahararekin elkartea

 

 

 

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-05-16
Maiatzaren 11an auzolanean antolatu eta ospatu zen Uzturpeguna. Aurtengoan aldaketa ugari izan ditu ikastolako jaiak. Goizean Zirkua gaitzat hartuta jaialdi paregabea antolatu prestatu zuten gure ikasleek, pilota txapelketak…
2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.