Skip to main content
2020/03/04

Ikasturte honetan DBH4ko ikasle taldetxo batek JAKIUNDEk antolatutako JAKIN-MINA 2019-2020 GIPUZKOA egitasmoan parte hartu du. Egitasmoaren bederatzigarren edizioa izan da, eta UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetza izan du. JAKIN-MINA DBH 4.mailako ikasleei zuzenduta dagoen egitasmoa da, eta bertan ikasleek gai ezberdinen inguruan hainbat adituk emandako hitzaldietan parte hartzeko aukera izaten dute.

Azaroan hasi ziren egitasmoarekin, eta maiatzen emanen diote bukaera ziklo amaierako ekitaldian ziurtagiriak banatuz. Hitzaldiak UPV/EHUko Donostiako campuseko Joxe Mari Korta ikerketa zentroan eskaintzen dira, eta gure ikasleek aurtengoan fisika, neurologia, feminismoa edota eskubide sozialen inguruan ikasteko aukera izan dute. Ikasleen hitzetan, oso interesgarriak izan dira hitzaldiak, aurkezpenaren ondoren galde-erantzunen tarte bat ere izaten dutelako eta adituek gaiak oso sakonki azaldu dizkielako, azalpen praktikoak ere tartean sartuz. Hitzaldi batzuetan tailer estiloko dinamikak ere egiteko aukera izan dute, ikasleen aurre ezagutza eta ideien inguruan lanketa sustatzeko.

Nahiz eta batzuetan “pereza” sentitu ostiral arratsaldeetan hitzaldietara joateko, berriro ere eginen luketela garbi daukate, gai oso ezberdinen inguruan ikasteko balio izan dielako, eta, batez ere, lagungarri izan zaielako benetan ze interes dituzten identifikatzeko erronkan. Egitasmoak jakinmina bizteko aukera paregabea eskaini die gure ikasleei.

 

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-05-16
Maiatzaren 11an auzolanean antolatu eta ospatu zen Uzturpeguna. Aurtengoan aldaketa ugari izan ditu ikastolako jaiak. Goizean Zirkua gaitzat hartuta jaialdi paregabea antolatu prestatu zuten gure ikasleek, pilota txapelketak…
2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.