Skip to main content
2020/05/06

Uzturpe Ikastolako ikasle den Ane Zubiak Ikastolari bertso batzuk eskaini dizkio bere konfinamendutik. Mila Esker Ane!

 

Doinua: Zer da gaur Donostian
 

Nahi gabe bihurtu da

etxea kaiola

nahiz txikitzen ari den

pixkanaka bola

argi dago kontua 

iluna dagola

baina ez dezagun etsi

orain edonola

ea sartzen diogun 

birusari gola

 

Zein garrantzitsua den

umeen arnasa

nahiz bizi beren eran

eta beren kasa

zeinen mundu sortzaile

eta aberatsa

ondo josi dituzte

hari ta orratza

tristura bilakatuz

pozaren jolasa


Jarri ezkero lehio

ertzetik begira

ondokoek badute

nahiko tira-bira

parekoek ordea

a ze kalejira

goiko amonak duen

poz eta diztira

bizilagun guztiak

ez berdinak dira

 

Nahiz desberdinak izan

antzekorik bada

berdin Jon, Mikel, June

Edo ta zuhara

denok ordu berean

ateratzen gara

terraza, lehio ertze

ta balkoietara

entzun dezaten gure

txalo zaparrada



 

Zaintzaile, garbitzaile

edo ta mediku

Egunero lanean 

milaka aditu

Oraingoan badute

nahikoa meritu

nahiz ez duten oraindik

iluna argitu

Herritarron babesak 

lagunduko ditu


 

Nahiz ikasketa ez den

orain lehentasun

ta ikasleek izan

sobera gaitasun

bidean bada nahiko

kalte ta zailtasun

Alere irakasleek 

a ze gertutasun…

Egiten duten lana

balora dezagun


 

Esku baten papera

bestean margola

ohe barruan sortuz

nork bere txabola

Sukaldea zikinduz

eginez kirola

nahiz denbora pasatu

badakigun nola

faltan botatzen degu

denok ikastola

 
Ane, Uzturpe (1).pdf
Portadako irudia

Azken albisteak

2024-05-16
Maiatzaren 11an auzolanean antolatu eta ospatu zen Uzturpeguna. Aurtengoan aldaketa ugari izan ditu ikastolako jaiak. Goizean Zirkua gaitzat hartuta jaialdi paregabea antolatu prestatu zuten gure ikasleek, pilota txapelketak…
2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.