Mahaingurua: Ikastolaren sorrera. Nondik gatoz?

Uzturpe Ikastolaren XX. Kultur astean, eta Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, Ikastolaren sorrerai buruzko mahai ingurua antolatu zen. Bertan, irakasle ohiak eta garai hartan Ikastolaren sorreran parte hartu zuten hainbat guraso eta herritar aritu ziren solasean. Herritar eta guraso ugari aritu ziren Ikastolaren sorreran eta denak bertaratzea ezinezkoa izan zen, baina mahaiaren inguruan bildu zirenek, oroitzapen, bitxikeri eta garai hartako makina bar kontu ekarri zituzten jendartera. Solasaldia audio batean grabatu genuen eta hemen duzue entzuteko aukera. Argazki batzuk ere txertatu ditugu behean.