Albisteak

COVID-19

Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.

Paper Eskolara bisita

Iazko egonaldia eta gero, DBH 4koak aurten ere paper eskolara egin dute bisita. Bertan duten formakuntza eskaintza ikusi eta etorkizunaz hausnartzeaz gain zientzian murgildu ziren bertako laborategian

Kirol egokitua Gorputz Hezkuntzan

Iaz egin bezala, aurten ere kirol egokitua landu dugu gorputz hezkuntzako saioetan. Gipuzkoako kirol egokituko federazioak utzitako materialaren bitartez, jarduera ezberdinak burutu dituzte ikasleek. Boccia, goalball-a, pala gurpildun aulkian eta mota ezberdinetako ekintzak egiteko aukera izan dute, une batez aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarriz eta beste errealitate bat sentituz.

DBHko ikasleak eskiatzen

Martxoaren 7 eta 8-an, DBHko gure ikasleek eski egonaldia izan zuten.

DBH3ko ikasleak eta M8

DBH3ko Arte hezkuntzako ikasleekin kartelgintza lantzen aritu ostean, martxoak 8 eguna aldarrikatzeko gure diseinu propioak landu ditugu.

Antzerki Forum

Baketik erakundetik bideratzen den Antzerki Forum egitasmoan parte hartu dute DBH 3 eta 4. mailetako ikasleak. Maila bakoitzean, goiz oso bat eskaini zaio dinamikari eta benetan lanketa interesgarria burutu dute lau geletako ikasleek.

JAKIN-MINA

Ikasturte honetan DBH4ko ikasle taldetxo batek JAKIUNDEk antolatutako JAKIN-MINA 2019-2020 GIPUZKOA egitasmoan parte hartu du eta bertan ikasleek gai ezberdinen inguruan hainbat adituk emandako hitzaldietan parte hartzeko aukera izaten dute.

Jordyn Haur Hezkuntzan

Jordyn Kanadiarra gure artean dugu hilabete batzuetarako eta Haur Hezkuntzara ere etortzen da astero gurekin ekintza desberdinak egitera

EKIN! ekimena

DBH 3. mailako ikasleek EKIN! ekimenean hartu dute parte. Tolosaldeko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean burutzen duen egitasmo honetan hondakinen inguruko hainbat arlo landu dituzte

Errigora: Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Errigoaren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina otsailaren 27tik martxoaren 12ra

Páginas