Sare sozialak eta bideo-jokoak

Ikastolako XX. Kultur astean antolatu zen hitzaldian, Emoki taldeko, Ainhoa Arruabarrena bideo-joko eta sare sozialen inguruan aritu zen, "Sare-sozialak, bideo-jokoak eta hauen erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen diren ondorioak eta menpekotasunak" izenburupean.

Haur eta nerabeen guraso eta irakasleek interes handiarekin jarraitu zituzten Ainhoaren azalpenak, gai honen inguruan gaur egun dagoen kezkaren adierazle. Egunerokoan baliagarriak diren tresna eta baliabideak ere jarri zituen entzuleen eskura.