HUHEZIn ERAIKIZ proiektuaren zatitxo bat partekatzen

HUHEZI-n ERAIKIZ proiektuaren zatitxo bat partekatzen. Hezkuntzan elkar eragitea ezinbestekoa delako, elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dugulako, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultatean izan gara ikastolako “egokitze aldiaren” nondik-norakoak azaltzen. Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren lehenengo mailako ikasleak izan dira ikus-entzule. Teoriatik bizipen errealetara gerturatzeko bidean, gure ikastolako esperientzia ezagutzea lagungarri izango zitzaiela espero dugu!