Lehen Sorospen saioak Ikastolan

Azaroaren azken astean, Inmakulada Tolosako lanbide ikastolako ikasleen eskutik, DBH-ko ikasleek eta Ikastolako irakasle guztiek lehen sorospenetako formakuntza jaso zuten. Erizaintza laguntzaile eta gizarte integrazio zikloak burutzen ari diren ikasleak izan genituen ikastolan, ikasturtean zehar landu dutena gure ikasleekin partekatuz. Azalpen teorikoez gain, ikasitako praktikan jartzeko aukera izan zuten egoera simulatuen bitartez.