Zirko tailerra eta Txokolatada

Kultur asteko larunbata txikienentzako eguna izan genuen. Emeterio Arrese kalean Ikastolak duen eraikinaren inguruetan, Zirko tailerra, puzgarriak, txokolatea eta bizkotxoak izan ziren haur eta familien gozamenerako. Bertara hurbildu ziren familiek, arratsalde eder bat pasatzeko aukera izan zuten. Ikastolak bertan duen eraikineko ateak ere zabalik izan ziren eta nahi zuen orok bertako espazaioak ezagutzeko aukera izan zuen.