Zirkular honen bidez jangelaren inguruan hartutako erabaki baten berri eman nahi dizuegu. Kontuan hartuz DBHko ikasleak, asteazkenean batzuk (3 eta 4) eta ostiralean denak (1,2,3 eta 4), 14:00etan irteten direla, jangela zerbitzua eskaintzea erabaki dugu, hau da, 14:00etan nahi duenak ikastolan bazkaltzeko aukera izango du Iñigo sukaldariaren ardurapean.