Eskolarteko bertso idatziak

Urteroko legez Tolosako Laskorain Ikastolara joan ginen Gipuzkoako eskolarteko bertso idatzien ekimenean parte hartzera. Bertara, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara bitarteko ikasleak joan ginen. Goiz osoan zehar, gai ezberdinen inguruko bertsoak zein koplak egiten aritu ginen eta ondoren, Oihana Iguaran eta Aritz Mujika bertsolarien eskutik, saio eder batean parte-hartzeko eta entzuteko aukera izan genuen. Goiz paregabea igaro genuen denok elkarrekin!