Biodantza hezkuntza

HHko etapa osoak Biodantza Hezkuntzan formazioa izan dugu, maiatzeko 3 astearteetan zehar, Elen Kortaxarena adituaren eskutik.

Biodantza sistema oinarri hartuta, hezkuntza eremuan bizipena eta gorputza txertatzeko baliabide praktikoak eskuratzea izan da da ikastaroaren proposamen nagusia; hainbat gai, mugimenduaren eta bizipenaren bitartez landuz.

Zeharkako hainbat konpetentzia lantzen aritu gara: komunikazio gaitasuna (hitzez eta hitzik gabeko komunikazioa), elkarbizitzarako konpetentzia (elkarlana, talde izaera; harreman trebetasunak; enpatia; asertibitatea; afektuan oinarritutako harremanak) eta norbera izaten ikasteko konpetentzia (tratu onak: niretzat, bestearentzat eta inguruan; norbere sentimendu, pentsamendu eta ekintzen kontzientzia).