Ibarra martxan: saio berezia

Maiatzaren 30an saio berezia izan zuten Ibarra martxaneko parte hartzaileek. DBH4ko aisia, jarduera fisikoa eta osasuna ikasgaiko ikasleek gidatuta, aktibo mantentzeko jarduera ezberdinak burutu zituzten. Besteak beste, koordinazioa eta oreka lantzeko ariketak, memoria lantzeko jolasak eta Emeterio Arresen kalean kokatzen diren jarduera fisikoa burutzeko aparatuen erabilera azalpenak jaso zituzten gure ikasleen eskutik.