Musika tresnak ezagutzen Haur Hezkuntzan

Oraingo honetan HH2koen, 4 urtekoen, geletan, MUSIKA TRESNEN FAMILIAK ezagutzeko aukera izan dugu: harizkoak, haizezkoak eta perkusio instrumentuak hain zuzen. Behin aurkeztuta, etxeko instrumentuen inguruan aritu gara luze hitz egiten elkarrekin. Azkenean aukera izan dugu instrumentuak ukitu eta joz hainbat erritmo eta abesti taldean jarraitzeko. Asko gustatzen zaigu MUSIKA egitea. Hurrengo tailerrean gure musika tresna sortuko dugu lan taldean eta agian aukera izango duzue hori ere ezagutzeko!