Proiektuen Astea DBH-n

Ikasturteko honetako bigarren proiektuen astea burutu dugu urtarrila amaieran. Adin desberdinetako ikasleak taldeka aritu dira beraien proiektuak gauzatzen. Asteko lehen orduak, astea planifikatzeko hartu ondoren, mintegika antolaturiko geletan aritu dira lanean. Era guztietako proiektuak izan dituzte eskuartean eta talde bakoitzaren ardura izan da denborak, materialak, lan-espazioak eta taldeko rolak eta antolaketa kudeatzea. Azken egunean, proiektu hauetako batzuk aurkezteko tartea ere hartu genuen. Ikaste prozesuan, metodologia aktiboek duten garrantzia begibistan gelditu da beste behin.