Zozketa

Irailaren 15ean, Ibarrako Azokan, eguerdiko 13:00an, saskia osatzen duten bi sorten zozketa burutuko da. Saria eskatzeko epea, irailaren 30a izango da, data honetan saridunik ez bada azaltzen, ordezko zenbakiak erabiliko dira sortak banatzeko.

 

SASKIKO PRODUKTU ZERRENDA / LISTADO DE PRODUCTOS DE LA CESTA

Ikastola osatzen duten familiek eskainitako ondorengo produktuak zozketatuko dira irailaren 15ean Ibarrako azokan. / El 15 de septiembre se sortearan los siguientes productos donados por las familias de la Ikastola.

1. SORTA

  • 4 pertsonentzako bazkaria edo afaria. / Comida o cena para cuatro personas. DANON TXOKOA
  • Mendiko bizikleta. / Bicicleta de montaña. ARSUAGA BIZIKLETAK
  • Pelukeriako produktu sorta. / Lote de productos de peluquería. KIRIBIL ILEAPAINDEGIA
  • 2 sagardo kaxa. / 2 cajas de sidra. ZUBIAURRE TABERNA
  • Mahala etxeko 2 saski. / 2 cestas de productos mahala. MAHALA
  • Bertako produktuez osatutako sorta. / Lote de productos autóctonos JOXE MARI BARRIOLA HARATEGIA
  • Urdaiazpikoa, esparragoak eta ardo botila. / Paletilla, esparragos y vino. ERRAZKIN HARATEGIA
  • Urdaiazpikoa. / Un Jamón. JOSEBA BARRIOLA HARATEGIA
  • 2 kiropodia saio eta oinetako krema bat./ Dos sesiones de kiropodia y una crema para los pies. PAUSOKA PODOLOGIA
  • Zapi bat. / Un pañuelo. AGURTZANE ALKAIAGA
  • Mendiko frontala / Frontal para el monte.  IBARRA ARGILANAK
  • 12 pipar boteko kaxa. / Una caja de 12 botes de pimientos. LUIS IZAGIRRE
  • Estufa portatil bat. / Una estufa portátiI. ITURRIOZ AROZTEGIA
  • Dendan gastatzeko balea. / Un vale descuento. ZUGASTI ARROPA DENDA
  • Larrea etxeko janari prestatuak bi lagunentzat. / Comida preparada para dos personas para llevar a casa. LARREA PLATER PRESTATUAK

2. SORTA

  • Elketa jatetxean 4 lagunentzat bazkaria. / Comida para 4 personas en el restaurante Elketa. UGARTEMENDIA TAILERRA
  • Txerriki produktuen sorta. / Un lote de productos de cerdo. AITOR OTAEGI
  • Ordu beteko tatuajea. / Sesión de una hora de tautaje. ARIMA TATTO
  • Ukelelea. / Ukelele TARUKUTRAKU
  • Dendan gastatzeko balea. / Un vale descuento. GOXOBI
  • Zulagailu bat, lixatzailea, inguratzeko zerra eta erreminta-sorta. / Un taladro, una lijadora, una sierra de calar y un juego de herramientas. GASTEARENA S.L.
  • Motxila bat. / Una mochila.  LURDES DENDA
  • 3 botilako sagardo kaxa ekologikoa eta 3 botilako zuku kaxa ekologikoa./ Lote de cajas de sidra y zumo ecológico. LIZASO SAGARDOTEGIA
  • Asteroko barazki ekologiko saskia hilabete batez. / Cesta semanal de verduras ecológicas durante un mes. ENEKO IMAZ
  • Janari onduen sorta. / Lote de productos curados. GURUTZE GOIKOETXEA
  • Artelan bat. / Una obra de arte. MARCE TENA
  • Lauburuko ekipazioa, baloia sinatuta eta urteko bonoa. / Equipación del equipo, un balón firmado y un bono anual. LAUBURU
  • Zubeltzu produktuen lotea. / Lote de productos Zubelzu. ZUBELZU PIPARRAK
  • Bizkarreko tratamendua. / Tratamiento de espalda. LEINA ESTETIKA
  • Larruzko motxila, nezeserra, zapia eta eskularruak. / Mochila, neceser, pañuelo y guantes. AVALON

 

Familia agurgarriak:

            Otsailean azaldu genien bezala, aurtengo ikasturte hasieran eraikinean sortutako kalteei, bereziki ekonomikoak, aurre egiteko hartutako neurrien artean, Errektore kontseiluak  ZOZKETA bat antolatzea erabaki zuen eta proposamen hau abenduko Batzar Orokorrean onartu zen.

            Neurri honen bidez, familia eta ikastolako langile guztiei 50€ko aportazioa egitea eskatzen zaizue diru hori berreskuratzeko aukera izango duzuelarik zozketa txartelak salduz. Familia bakoitzari eta ez seme-alaba bakoitzari, 5 €ko 10 txartel banatuko zaizkio. Modu honetara ikastolako kuotak ez dira igo eta ez da kuota berririk sortu. Txartelen balioa (50€) kontu korrontetik kobratuko zaizue uztaileko erreziboan.

Ikastolari saskia osatzen laguntzeko familiei eta herritarrei laguntza eskatu zaie eta mota guztietako loteak jasotzen ari gara. Lote gehienak lotuak ditugu baina bat edo beste falta zaigunez zerrenda ez dizuegu oraindik zabalduko baina prest daukagun bezain azkar helaraziko dizuegu.

Zozketari buruzko informazio guztia zozketa txarteletan aurkituko duzuen QR-an edo www.uzturpe.eus/zozketa2019 helbidean aurkituko duzue. Informazioa sortu ahala eguneratzen joango gara.

            Ulertuko duzuelakoan ezinbestekoa dugu zuen laguntza.

Eskerrik asko!

Iker Gibelalde

Uzturpe ikastolako zuzendaria

 

Estimada familia:

Tal y como se os informó en febrero, para hacer frente a los daños económicos creados por la puesta en marcha de las aulas modulares, el Consejo Rector de la ikastola tomo ciertas medidas que se corroboraron en la Asamblea General de diciembre. Entre esas medidas, se acordó SORTEAR UNA GRAN CESTA.

Con esta medida, la ikastola pide a cada familia una aportación de 50€ que podrá recuperar si vende los boletos del sorteo. Cada familia, no cada niño/a, recibirá 10 boletos de 5€ cada uno. Con esta medida se dejó de lado la idea de una subida de las cuotas o la creación de una cuota para obras.  El valor de los boletos (50€) se os cobrará por la cuenta corriente junto al recibo de julio.

Hemos pedido colaboración a las familias y a los comerciantes de Ibarra para poder reunir el mayor número de aportaciones para la cesta del sorteo. La mayoría de los lotes están preparados, pero como todavía nos falta alguno que otro, no os podemos enviar el listado, en cuanto tengamos el listado completo os lo haremos llegar.

Toda la información referente al sorteo la encontrareis en el QR que se encuentra en el boleto del sorteo o en la dirección siguiente www.uzturpe.eus/zozketa2019 . A medida en que tengamos más información la iremos actualizando.

Como comprenderéis, necesitamos de vuestra ayuda.

Eskerrik asko!

 

Iker Gibelalde

Uzturpe ikastolako zuzendaria