Skip to main content
2015/12/02

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bere ibilbide motz baina tinkoarekin jarraitzen du. Lur saila erosi eta prefabrikatu batzuk jarri ondoren dagoeneko 20 ikaslerekin hazten jarraitzen du. Erakunde eta bereziki Euskal Herriko ikastola eta milaka familiren laguntza jaso ondoren arnasa hartu dute arlo ekonomikoari dagokionez. Dena den,  bertako langile  bati mugagabeko kontratua egin nahi diote eta beren proiektuari egonkortasuna eman, baina horretarako 10.000€ behar dituzte eta diru hau lortzeko ekimen berri bat jarri dute martxan.

Euskal Herriko garagardo saskien salmenta jarri dute martxan. Euskal Herriko 12 garagardo artesauko saskiak, edo 6koak dituzte salgai, 33zl-koak, 35€ edo 20€tan. Jada 200 saldu dituzte eta beste 200 saldu nahi dituzte helburua lortzeko. Eskariak abenduan bildu eta banaketa urtarrila hasieran egingo lukete. Anima zaitezte, denon laguntza behar dute eta!                                                  

Eskaera egin nahi izanez gero, bete orriaren beheko atala eta ekarri ikastolara abenduaren 17a baino lehen.

La ikastola Kaskarotenea de Ziburu sigue creciendo y ya cuenta con 20 alumnos. Después de comprar un terreno y colocar aulas prefabricadas sigue afianzando su proyecto. De todos modos, pese a la importantísima colaboración tanto de algunas instituciones pero principalmente de las familias de las ikastolas los problemas económicos no han sido subsanados por completo. En este caso, quieren hacer fija a una profesora para estabilizar el proyecto, lo cual les supone un gasto extra de 10.000€.

Para compensar este déficit, están vendiendo lotes de cerveza artesana de Euskal Herria. Hay dos lotes diferentes, con botellas de 33cl, uno de 12 botellas a 35 € y otro lote de 6 botellas a 20 €. De momento han vendido 200 lotes y necesitan vender 200 más. La entrega de los lotes se produciría a principios de enero.

Si alguien está interesado en adquirir alguno de estos lotes rellenad la parte baja de la hoja y entregadla en la ikastola antes del 17 de diciembre.

Iker Gibelalde

                                                              Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

 

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…