Skip to main content

2024/04/18

KANPO ESPAZIOA ETA JOLASLEKUKO HORMA

Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren, horma zaharra bere osotasunean bota eta harri-lubeta berri bat eraikitzea erabaki du.

Horretarako, emergentzia egoeratako prozedurak jarri behar izan dira martxan. Ikasturte amaierarako harri-lubeta berria prest egongo da eta era horretara udan hastea aurreikusita zegoen kanpo espazioko obrari ekingo zaio. Uda guztian lanean aritu arren, irailerako ez da obra guztiz amaitua izango eta ikasturte hasieran, orain gauden moduan, kanpo espazioko azalera zati bat soilik egongo da erabilgarri.

Edonola ere, hilabete batzuk barru, kanpo espazio berria guztiz erabilgarri egongo da Ikastolako komunitate osoaren eta herritarren gozamenerako.

Portadako irudia
Irudia
Hormaren konponketa

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
IKASTOLAK ZEOS PROGRAMAREKIN EGIN DU BAT Uzturpe ikastolak mugikorren eta sare sozialen erabileraren gaineko hausnarketa prozesu bat abiarazi du Eusko Jaularitzak sustatutako ZEOS progra