Skip to main content
2016/01/19

Aurten VI Elkartasun Kilometroa antolatu dugu Uzturpe Ikastolan. Aukeratutako gaia gosea da, Burkina Fason pairatzen duten desnutrizioaren aurka borrokatzeko asmoz. Hau dela eta DBH-ko ikasleeek power point batzuk egin eta gero, LHko ikasleengana joan ziren hango egoera azaltzera. Oso garbi eta argi azaldu zuten egoera eta Ikasleak oso gustura eta erne egon ziren "handien" argibideak entzuten.

Eskerrik asko eta errepikatu nahi duzuenean!!!

 

 

VI. Elkartasun Kilometroa, haurren desnutrizioaren aurkako lasterketa

 

Ibarra, 2016ko urtarrilaren 19a

 

Familia agurgarria:

 

Ba al zenekien…

·         Egunero 5 urteko 16.000 haur hiltzen direla munduan, tratatu eta aurre har daitezkeen desnutrizio, beherako, elgorria edo malaria bezalako gaixotasunen ondorioz.

·         Desnutrizio zorrotza pobreziak sortutako gaixotasuna da eta neurri egokiekin aurre hartu daiteke.

·         Haurren desnutrizioak pisu eta altuera gutxi izatea bezalako ondorio fisikoak ditu, garapen kognitiboan eta eskola errendimenduan ere eragiten du.

·         Elikagaiak eta medikuntza zerbitzua izanik eta gaixotasunak egoki tratatuz gero, desnutrizioa duen haur baten bizitza salbatu daiteke.

 

Elkartasun Kilometroan parte hartuz, desnutrizioa duten milaka eta milaka haurren bizitza salbatzen laguntzen ari gara.

Urtarrilaren 25, 26 edo 28an (eguraldiaren arabera jakinaraziko dizuegu), arratsaldeko 3:00etatik  4:30era, lasterketa solidarioa egingo dugu. Ibarrako plaza eta San Ignazio arteko zirkuituari itzuliak emango dizkiogu. Gure artean izango da Laida Mujika, Uzturpeko ikasle ohia eta Ziburuko ikastolako lehendakaria.

 

Idatziarekin batera doan taulan ikusten duzuen bezala, ikasleek dirua emango dieten babesleak bilatuko dituzte. Ikasle bakoitza ahalik eta babesle gehien lortzen saiatuko da.

Jasotako dirua Save de Children gobernuz kanpoko erakundeari emango diogu. Diru hori munduan pobreenak diren Burkina Faso, Mali, Niger edo Mauritaniako lurraldeetan garatzen ari diren bizirauteko programetara zuzenduko dute.

 

Denon interesa eta esfortzua ezinbestekoa izango da ekintza modu arrakastatsuan burutzeko. Lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete.

 

Eskerrik asko eta laster arte

 

 

Bizikidetza Behatokia

 

VIº Kilómetro Solidario, carrera contra la desnutrición infantil

 

Ibarra, 19 de enero de 2016

 

Estimada familia:

 

Sabías que…

·         Cada día 16.000 niños y niñas de 5 años mueren en el mundo a causa de enfermedades que se pueden prevenir y tratar como la desnutrición, la diarrea, el sarampión o la malaria.

·         La desnutrición severa es una de estas enfermedades provocada por la pobreza y se puede combatir con los medios adecuados.

·         La desnutrición infantil tiene consecuencias físicas como el bajo peso y el déficit de altura, pero también dificulta el desarrollo cognitivo o el rendimiento escolar.

·         Disponer de alimento, tener acceso a un servicio médico y al tratamiento adecuado puede salvar la vida de un niño con desnutrición.

 

Participando en el Kilómetro Solidario estamos ayudando a salvar la vida de miles de niñas y niños que sufren desnutrición.

El próximo 25, 26 o 28 de enero (en función del tiempo os lo haremos saber), de 3:00 a 4:30 de la tarde, realizaremos la carrera solidaria. Daremos vueltas en el circuito comprendido entre la plaza de Ibarra y el barrio San Ignacio.

 

Con esta nota adjuntamos una tabla; los alumnos deben esforzarse en buscar el mayor número posible de patrocinadores que les den dinero.

El dinero recaudado se lo entregaremos a la organización no gubernamental Save the Children, ellos lo destinarán a los programas de supervivencia infantil que desarrollan en los países más empobrecidos como Burkina Faso, Mali, Niger o Mauritania.

 

El esfuerzo de todos será necesario para que esta actividad se desarrolle adecuadamente. Estáis todos invitados a participar en la carrera.

 

Muchas gracias y hasta pronto.

 

 

Observatorio de Convivencia

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…