Skip to main content
2016/11/07

Kaixo lagun,
Ibarrako udalak martxan duen Auzoko egitasmoan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu gutun honen bidez.
Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskal hiztunen eskutik euskarara gerturatzea du helburu
nagusia, horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jarriz.
Astean behin (asteazkenero 19:15-20:30) biltzen da taldea Kultur Etxean, ordu eta erdiz, dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko.
Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da, euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak Ibarrako komunikazio eta kohesio
hizkuntza euskara izateko Ibarran, 2016eko urriaren 24ean
Harremanetarako ibarrako.auzoko@gmail.com
661.745.875
(Gixane)

IBARRA Auzoko-Gutun-eredua.pdf
Portadako irudia

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…