Pasar al contenido principal

2015-10-06
Larunbatean Euskadiko XXXV. Gipuzkoar Aurresku txapelketa jokatu zen, Pasai Antxon. Ibartarrak lehen aldiz hartu zuen parte 15 urtetik gorakoen kategorian.
2015-10-05
Urriaren 4 hil zen gure irakaslea den Ainhoa Nazabalen aita, 61urte zituela. Une latz hauetan gure besarkadarik beroena jaso ezazue eta bide batez gaurko elizkizunetarako gonbidapena luzatzen dizuegu.
2015-10-01
Guraso agurgarriok: Idatzi honen bidez, UZTURPEGUNAREN barruan, ekainaren 6an ospatu genuen JAIALDIAren DVDa eskuratu nahi duzuenok, urriaren 7a baino lehen eska dezakezuela, jakinarazi nahi dizuegu.
2015-09-30
Jaso logela! Itzali telebista! Egin eskolako lanak! Txukun jan! Zein da lagun hori? Gosaldu eta jantzi azkar eskolara berandu iritsiko gara eta! Niri ez hitz egin tonu horretan!
2015-09-25
Urriak 3rako, laraunbata, ikastolako jangelan erabiltzen ditugun barazki ekologikoak hornitzen dizkigun Elduaingo Allanegi baserrira bisita gidatua prestatu dugu. Bisita ikastolako haur zein gurasoentzat irekia da eta...
2015-09-22
Larubatean ospatu zen Ibarran piperraren azoka berezia.Jende asko hurbildu zen bertara eta giro ezin hobea izan zen Ibarran. Eskerrik asko gure lekura bertaratu zineten guztioi!!!
2015-09-18
Datorren irailaren 22an, kotxerik gabeko nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, Uzturpe ikastolak kotxerik gabeko eguna antolatu du. Horretarako egun honetan HHko eta LHko ikasleak plazan elkartuko gara eta irakasleen...
2015-09-17
Aste honetan, irailak 16 eta 17, hain zuzen , Baketik taldearen eskutik balio etikoak lantzeko Antzerki Forum tailerra burutu dugu. Oraingo honetan 5. mailako ikasleek parte hartu dute eta beraiek esanda oso gustura aritu...
2015-09-15
Oinez Ikastolara! Plazatik ikastolara autorik eta autobusik ez da ibiliko. Uzturpe ikastolako ikasleek isun sinbolikoak ezarriko dituzte karga eta deskarga eremuetan.
2015-09-07
22 urte Ibarra eta inguruko herrietako umeak ikastolara igo eta jaisten ibili ondoren “TXINDOKI” autobus berdea lagun duelarik, ondo merezitako opor luzeak hartu ditu Lukas autobus gidariak. JUBILATU EGIN DA! Zorionak eta...
2015-09-02
Ikastolako teilatu berria dagoeneko azken txanpan dago, aurtengo neguan ikastola goxo goxo egoteko eta pila bat ikasteko aitzakiarik ez dugu izango. Ikusi argazki batzuk.
2015-09-02
2015-2016 ikasturtean, oinez ikastolara ekimenarekin jarraitzeko asmoa dugu. Hori dela eta, irailaren 3an, arratsaldeko 17:30ean, bilera bat egingo dugu ikastolan bertan. Gonbidatuta zaudete. Anima zaitezte!