Skip to main content
2020/02/10

Ikasturteko honetako bigarren proiektuen astea burutu dugu urtarrila amaieran. Adin desberdinetako ikasleak taldeka aritu dira beraien proiektuak gauzatzen. Asteko lehen orduak, astea planifikatzeko hartu ondoren, mintegika antolaturiko geletan aritu dira lanean. Era guztietako proiektuak izan dituzte eskuartean eta talde bakoitzaren ardura izan da denborak, materialak, lan-espazioak eta taldeko rolak eta antolaketa kudeatzea. Azken egunean, proiektu hauetako batzuk aurkezteko tartea ere hartu genuen. Ikaste prozesuan, metodologia aktiboek duten garrantzia begibistan gelditu da beste behin.

Portadako irudia

Azken albisteak

2024-05-29
Datorren astean, astelehenetik ostiralera, Ibarrako Kultur Etxean, Uzturpe ikastolako DBHko ikasleek prestatutako erakusketa bat ikusteko aukera izango da. 
2024-05-29
LH 5eko ikasleak Iratxen Ikasturteari amaiera emateko, LH5.mailako ikasleak Iratxeko kanpinean izan dira maiatzean.
2024-05-29
Bizi Nahi Elkarteko kideak  Uzturpe ikastolara etorri ziren orain egun gutxi bisitan. Ikasturte honetan, LH6 mailako ikasleek harreman berezia lortu dute gure herriko jende nagusiarekin. Urtarrilean Uzturpeko ikasleak…
2024-05-16
Maiatzaren 11an auzolanean antolatu eta ospatu zen Uzturpeguna. Aurtengoan aldaketa ugari izan ditu ikastolako jaiak. Goizean Zirkua gaitzat hartuta jaialdi paregabea antolatu prestatu zuten gure ikasleek, pilota txapelketak…