Skip to main content

2023/10/18

 

EAEko Hezkuntza Legearen inguruan alderdi politikoen egin dituzten emendakinen gaineko Ikastolen Elkartearen balorazioa

Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Legearen lanketa honetan, Ikastolen Elkarteak parte-hartze aktiboa izan du, uste dugulako halako erronka bati arduraz erantzun behar zaiola. Aurreproiektuen inguruko irakurketa kritiko eta eraikitzaileak egin ditugu, ekarpenak proposatu ditugu, agerraldietan parte hartu dugu, batzarrak egin ditugu, ikastoletan legearen inguruko lanketa eta eztabaidak ere egin ditugu...

Eztabaida eta hausnarketa prozesu gorabeheratsua izan da orain artekoa, baina aukera baten moduan irudikatu dugu beti. Legearen eztabaida azken fasean sartuta dago eta ezagutu ditugu alderdi politikoek erregistratu dituzten ekarpenak. Eta beste behin, Ikastolok, gure balorazioa egiteko asmoa dugu.

PO_AlderdienEmendakinenBalorazioa_231017.pdf
Portadako irudia
Irudia
Ikastolak agerraldia

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…