Skip to main content

2024/03/20

DBHko IKASLEEK BATXILERGOKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO ESKUALDEKO ESKAINTZA EZAGUTU DUTE

DBH 3ko eta DBH 4ko ikasleek eskualdeko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako eskaintza ezagutu dute hainbat bisita egin ostean. DBH4ko ikasleek Laskorain ikastolako Batxilergoko eskaintza ezagutu zuten azken ikastola honetako ordezkarien bidez. Ikasle hauek ere eskualdeko Lanbide Heziketako eskaintza ezagutu zuten lehenik ikasturte hasieran Tolosaldea Lanbide Heziketako zentroa ezagutuz eta azken asteetan Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolako eskaintza ezagutuz eta Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskola bisitatuz. 

Bestetik, DBH 3ko ikasleek Tolosaldeko Lanbide Heziketako azoka bisitatu zuten joan den ostiralean Tolosan. Bisita honen bidez eskualdean dagoen Lanbide Heziketako eskaintza ezagutzeaz gain, hurrengo urterako hartu beharreko hautazko ikasgaien inguruan erabakiak hartzeko informazio baliagarria jaso zuten. 

Argazkiak hemen

Portadako irudia
Irudia
Fraisoro

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…