Skip to main content

2024/04/18

IKASTOLAK ZEOS PROGRAMAREKIN EGIN DU BAT

Uzturpe ikastolak mugikorren eta sare sozialen erabileraren gaineko hausnarketa prozesu bat abiarazi du Eusko Jaularitzak sustatutako ZEOS programaren bidez. Egitasmo honen baitan ikastolako komunitate osoak (familia, ikasle eta hezitzaileek) formazio saio batzuk jasoko dituzte sare sozialen erabilera eta honek osasun mental eta emozionalean dituen ondoriekin. 

Behin hau eginda, DBH 4ko ikasleei "No phone challenge" erronka proposatuko zaie. Hau da, 15 egunetan mugikorrik ez erabiltzeko erronka mahaigaineratuko zaie. 

Egitasmo honen bidez konpententzia digitala osasun mentalarekin eta emozionalarekin uztartzen saiatuko gara sare sozialen eta gailu mugikorren erabilera osasuntsu eta arduratsua bultzatuz. 

Argazki gehiago hemen

 

Portadako irudia
Irudia
zeos programa

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…