Albisteak

Jaso logela! Itzali telebista! Egin eskolako lanak! Txukun jan! Zein da lagun hori? Gosaldu eta jantzi azkar eskolara berandu iritsiko gera eta! Niri ez hitz egin tonu horretan!
Sarritan, gurasook gauza bera 100 aldiz esaten dugu, tonu guztietan eta, batzutan, pasa egiten gara. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegitan esaten dugu.

Ikastolako irakasleen formazioa, oraingo honetan, klaustro guztiak “Gatazkak prebenitzeko proposamena” izeneko ikastaroa burutu du. Baketik- en eskutik honako helburuen inguruan trebatu dira: irakasle bezala, norberaren estatusa ezagutzea eta erabiltzen praktikatzea. Oso ikastaroa interesgarria izan dela adierazi dute.

Datorren irailaren 22an, kotxerik gabeko nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, Uzturpe ikastolak kotxerik gabeko eguna antolatu du.
Horretarako egun honetan HHko eta LHko ikasleak plazan elkartuko gara eta irakasleen laguntzarekin oinez igoko gara.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1go zikloko (1-2) haurrentzat.
Goizeko zerbitzu hau, Emeterio Arreseko eraikuntzan kokatua dago. Ordutegia eskaeraren arabera finkatzen da.
Irakasleak zuen seme-alabak, LH 1 eta 2koak barne, Egi eraikuntzara igo daitezen (autobusez ) arduratzen dira.

Ikasturte berria dela eta Uzturpe ikastolak oparitxo polit bat jaso du … ATERPEA. Azken ukituen zain egon arren, dagoeneko erabilerarako prest dago. Seguru gure ikasleek eskertuko dutela!!!

2014-2015 ikasturtean, oinez ikastolara ekimenarekin jarraitzeko asmoa dugu. Hori dela eta, irailaren 3an, bilera bat burutu zen eta taldea osatuko dela dirudi. Dena den datorren ostegunean, irailak 11, arratsaldeko 17:30tan beste bilera bat antolatu da izen emateak eta txandak osatzeko. Bilera ikastolan bertan izango da. Gonbidatuta zaudete. Anima zaitezte!

Eskutitz honen bidez DBHko Frantses tailerraren inguruan hartutako azken erabakia adierazi nahi dizuegu. Eleanitz proiektuak honela eskatuta, tailer hori aukeratzen zuten ikasleek 4 urtetarako konpromisoa hartzen zuten.

Azken ukituak emanda kurtso hasierarako gure "aterpetxoa" egina egongo da. Izugarri polita gelditzen ari da. Ikusi argazkiak!!!

Uzturpe ikastolak, Topic-ek datorren ikasturtean abian jarriko duen urrutiko hezkuntzan parte hartu du. Uzturpe ikastolako 2.mailako ikasleek Topic-eko lehenengo online konexioan parte hartu dute.

Idatzi honen bidez, UZTURPEGUNAREN barruan, maiatzaren 31n ospatu genuen JAIALDIAren DVDa eskuratu nahi duzuenok, ekainaren 13a baino lehen eska dezakezuela, jakinarazi nahi dizuegu.

OHARRA

Orriak